Es Noticia
Ametsetan
  • Mi perfil
  • Salir

Ametsetan

DMQ


Ametsen sasoia da. Amets Arzallusek, esate baterako, zutik jarri zuen BEC berbak oinarri hartuta ideiak lotu eta jendearengana heltzeko daukan erraztasunari esker. Hurrengo erronka izango da Bizkaiko Ezkerraldean euskaraz bizitzeko aukera izatea. Ez da amets txarra. Gabonak ere egun aproposak dira amets egiteko –jan-edanak lagatzen duen denbora apurrean-. Eta nik ere amets egin gura dut. 
Amets egiten dut 2020ko Eurokopan Euskal Selekzioak Espainia hartuko duela mendean San Mamesen. Amets egitea debaldekoa delako. Begiak zabaldu bezain laster konturatzen naiz ezinezkoa izango dela. Goizegi dela pentsatu gura dut. Baina egunen baten ailegatuko dela egun hori. Horretarako, zuzen egin behar dira gauzak. Aginte makila dutenei dagokie lehen urratsak ematea –ari direla dirudi-. Eta gizarteari, berriz, olatuari indarra ematea. Pausuz-pausu. Gelditu gabe. Gabonetan Euskal Selekzioak jokatzen duen lagunartekoa abiapuntua izan zela pentsatuko dugun eguna iritsi arte. Baina, horretarako, ezinbesteakoa izango da elkar ondo hartu eta batuta egotea. Bakoitzak bere bidea ez egitea, alegia. Interes beretsuak izatea.  
Amets egiten dut, era berean, datorren hilaren 28an Euskal Selekzioak eta Peruk jokatuko duten norgehiagokan zaleek ez dutela aulki bakar bat ere apurtuko. Eta inork ez duela zelaian bengala bat sartuko. Finean, Euskal Herriak munduari erakutsiko diona gizarte heldu baten isla izango dela. Bestelako asmoa dutenak gera daitezela etxean, mesedez! Euskal futbolari eta Euskal Herriari kalte baino ez diote egiten.  
Eta behin amets egiten hasita ez nuke Athletic alboratu gura. Galdutako ilusioa berreskuratu dute zale zuri-gorriek. Beraz, gaitzena eginda dago. Orain jarraipena eman behar zaio egitasmoari. Zer hobetu badagoen arren, nik sinesten dut proiektuan. Itsasontzi zuri-gorriak gidari aproposak ditu eta zorte apur batekin baliteke datorren abuztuan San Mamesen Txapeldunen Ligako ereserkia entzutea. Ez da derrigorrez lortu beharreko helburua, baina amets egiten hasita… ondo amaitu urtea eta hobeto hasi! 
Por Haritz Gallastegi, periodista de Euskadi Irratia 

0 comentarios
Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta

Información básica de Protección de Datos:
Responsable de los datos: El Desmarque Portal Deportivo, S.L.
Finalidad: con la que se tratan sus datos personales: gestión de comentarios en el blog.
Derechos que le asisten: podrá acceder, rectificar y suprimir los datos, así como revocar la autorización para el tratamiento de los datos, ejercitar los derechos de limitación, portabilidad, y a no ser objeto de decisiones automatizadas dirigiéndose por escrito a la dirección: legal@eldesmarque.com.
Información adicional: puede consultar la información detallada en el siguiente enlace: https://www-origin.eldesmarque.com/politica-de-privacidad (apartado “Gestión de comentarios en foros y blogs”).

Cancelar

Cargando

Has preferido rechazar las cookies, regístrate para acceder al contenido

El registro permite navegar rechazando el aviso de cookies, pero no implica dejar de recibir publicidad ni acceso a contenido o ventajas exclusivas. Si ya estás registrado, haz click aquí para acceder.

Recuerda que tienes la opción de aceptar las cookies para acceder al contenido sin registrarte