Es Noticia

Hiru minutu biribilen bitartez Sestao 2.B Mailara itzuli da

32 años siguiendo la información del Athletic.

Sestao River Bigarren B Mailara itzuli da Montañesaren aurka Bartzelonan bina egin eta gero. Orlegibeltzek ez zuten erraz izan, lehen minutuetan etxekoak penaltiz aurreratu baitziren San Joseren bitartez. Atzelariak berak beste penalti bat jaurti zuen bigarren zatian, baina zutoinera bidali zuen. Bestalde, Alain Barronen presentzia pizgarria izan zen Sestaorentzat eta erdilariak egin zituen bi jokaldien ondorioz Josu Hernandezek (falta zuzenaren bitartez) eta Sergio Franciscok, Barronen erdiraketa errematatuz, egin zituzten golak. Luzapenean Montañesak binakoa ezarri zuen.
Carlos Docando eta Jose Carlos Garaizar-en Sestao River ate handitik Bigarren B Mailara itzuli dira, arlo guztietan egindako lana biribilduz. Azken igoeran bezala, kasu horretan Carlos Pousoren eskutik, River-ek denboraldi bakar bat egin du Hirugarren Mailan igo baino lehen.

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar