Es Noticia

Macuak aurrera darrai, egozteaz gaindi


Fernando Garcia Macuak erantzun azkarra eman dio Deian agertu den berriari, non "Iurbenor" kasua dela eta, Bizkaiko Auzitegiak Ogasun Publikoaren aurkako delitua leporatzen zaiola aipatzen zen. Auzitegiak Bizkaiko Foru Aldundiak eta Jabyer Fernandezek, egotzirik nagusiena, ezarritako helegiteak onartu ditu. Macuaren iritziz, "honek ez du inolako eraginik izango gure kanpaina plana eta ilusioengan. Aurrera segitzen dugu eta aukerarik handienak ditugu uztailaren 7ra begira". Berria noiz agertu den ikusita, zera hau dio: "Ohartarazita nengoen kanpaina gogorra izango zela, proiektu garrantzitsu batzuk tartean (San Mames Barria) baina ez nuen espero hain gogorra izango zenik". Hala eta guztiz ere, lasai zegoen: "Ezin didate ezer ez leporatu". Jabyer Fernandez bazkide ohiaren mendekua ote? "Ezin da baztertu, bi enplegatu ohik soilik nire aurka jo dute" atsekabetu da. Kanpainan bertan hartutako kolpe honen irakurketa, bestelakoa "ondo goaz". Macuarekin batera ia bere hautagaitzaren kide guztiak egon dira eta baita bere abokatua den Javier Muguruza, Ogasun Saileko buruzagi ohia.

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar