Es Noticia

Andoni Goikoetxea: "Caparros onena da Athleticentzat"

32 años siguiendo la información del Athletic.

Andoni Goikoetxeak lan egin nahi du oraintxe bertan, "Athleticen ahal bada hobe"... Esan dio El Desmarque Bizkaiari. "Uztailaren 7ra arte itxoin beharko dugu ea zer gertatzen den, behar bada ezusteren bat gerta daiteke" esan du farrez. Alonsotegikoa Macuaren taldean sartuko litzateke, UEFAko finaleko taldekideak diren Carlos eta Txetxu Rojorekin batera, baina ez batzakide bezala, baizik eta Lezaman lan egiteko.
Ibilbide oparoko lehoia, 369 partida, Liga bi, Kopa bat eta Superkopa bat... 44 golekin! Erdiko atzelaria izan arren. Entrenatzaile gisa Salamanca, Compostela, Numantzia, Santanderreko Racing, Rayo Vallecano, Hercules eta Ceuta zuzendu ditu. Halaber, espainiar 21 urte azpiko selekzionatzailea ere izan zen eta Javier Clementeren bigarren entrenatzailea 1994ko Munduko Txapelketan.
Goikoren iritziz, "Caparros onena da Athleticentzat" eta, aldiz, Marcelo Bielsa "ezezaguna, urrun" dakusa.

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar