Es Noticia

Josu Urrutia Athletic Clubeko presidente berria

Adituek diotenez, berme gehiago aurkezten duenak Athletic Clubeko presidentetza eskuratzen du eta, aldiz, ez du baliorik izan estatistikak apurtzeko daudela dioenak. Josu Urrutiak Garcia Macua baino 2.579 sinadura gehiago aurkeztu zuen eta uztailaren 7an abantaila baieztatu du. Lekeitioko hautagaia Athletic Clubeko hogeita hamaikagarren presidentea da aurrekoari 2.261 boto atereaz. Hauteskunde Batzordeak azaldu duenez, 22.253 pertsonek boza eman dute. Urrutiak zein bere hautagaitzak garaipena Melia Hotelean ospatu dute. Denboraldiaurrea hasi baino lau egun lehenago Marcelo Bielsa entrenatzaile argentinarra aurki Bilbon egongo da -ziurrenik igandean-. Bitartean garaipenaren berri Rosario jaioterrian hartu du.
 

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar