Entrenatzaile zurigorri berria, Marcelo Bielsa, Josu Urrutia presidentearekin batera heldu da Olivako egonaldira atzo eguerdian.
Arratsaldez Errosarioko teknikariak bere lehen lan saioa zuzendu du. Entrenamendu gogorra, baina balioaren presentziarekin.
Bestalde, Athletic Clubek eta UD Alzirak akordioa erdietsi dute igandeko lagunartekoa atzeratzeko. Azkenik uztailaren 20an, asteazkenean, jokatuko da 20:00etatik aurrera.