Es Noticia

Samuel Sanchezentzat podiuma amaitu da eta Alberto Contador ez dirudi horiz jantziko denik.

32 años siguiendo la información del Athletic.

Aldiz, Andy Schleckek aukera guztiak ditu zabalik Frantziako Tourreko 18garren etapan izugarrizko erakustaldia eman eta gero. Aspaldiko partez ezagutzen ziren erasoetako bat egin du, urrutitik helmugatik 60 kilometroetara eta inor ez zen gai izan haren atzetik segitzeko. Helmugan hautagai nagusienei bi minutu baino gehiago atera zien, baina ezin izan zuen maillot horia eskuratu, Thomas Voeckler frantziarrak hamabost segundoko tartea mantentzen baitu. Beraz, Schleck indartsuena izan zen Pinerolo eta Galibier Serre-Chevalierren arteko etapan, 189 kilometrokoa, eta bertan taldearen lan taktikoaz profitatu zen azkenaurreko igoeran aldea ateratzeko, jaitsieran mantentzeko eta azken igoeran biribiltzeko. Horri esker horia eskuratzeko lehian sartu da buru belarri. Aldiz, Samuel Sanchezek 4'42’’ galdu zuen eta podiumari agur esan dio.

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar