Es Noticia

Athleticek Memorial Cup Southamptoni irabazi dio (0-2)

32 años siguiendo la información del Athletic.


 
Athletic Clubek Memorial Cup irabazi du partida erabakiorrenean Southampton etxeko taldeari 0-2 irabazi ostean, Igor Martinez eta Iraolaren golei esker. Euskaldunek hiruko txapelketaren partida biak irabazi dituzte eta jada hiru dira Alzirakoa kontuan hartu. Werder Bremen gainditu ostean, Athleticek 2-1 eta Southamptonek 3-0, talde biek azken partidan Memorial Cup eskura zeukaten Saint Mary futbol zelaian. Marcelo Bielsakoek lan egun gutxiago zeukaten eta etxekoei berdinketarekin balio zitzaien. Beraz, garaipenak baino ez zuen balio eta azkenean lortu egin da. 'Zoroak' hamaikako ezberdina atera du, hiru zentralekin, Iraola eta Saborit hegaletatik, Iturraspe eta De Marcos euskarrian eta Susaeta, Igor Martinez eta Ibai goian. Bigarren zatiaren azken txanpan Martinezek eta Iraolak erabaki dute lehia eta garaikurra Ibaiganera doa.

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar