Es Noticia

Mikel San Josek jada bere pisua dauka Athletic Clubeko lantaldean.

32 años siguiendo la información del Athletic.


 
Liverpooletik bueltan Caparrosen konfiantza irabazi zuen, apur bat kostatu bazitzaion ere, eta ohikoa bihurtu da hasierako hamaikakoetan. Fisikoa, talentua eta klasea dauka, eta beharbada grina apur bat faltako zaio baloiak borrokatzean, Joan den denboraldiko azken txanpan gehiago kostatu zitzaiona, bizkarrean zituen arazoak zirela eta. Aurten ezin da deskuidatu, jada Amorebieta eta Ekiza taldekideak minduta baitaude. Oraingoz behintzat ondo doakio Bielsarekin: “Bere ideiak geureganatzen ari gara, ilusioarekin eta lehiaketak noiz hasiko diren zain”. Haren iritziz ez dago titularrik, ez ordezkorik. Guztion nahasketa da eta hiru lehiaketa daukagu jorratzeke”.

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar