Es Noticia

Athleticen bigarren porrota denboraldiaurrean, orain Sestaon

Marcelo Bielsak bigarrenez jarraian galtzea zer den ikusi du, Bigarren B mailako Sestao Riverrek Athletic Club 2-1 hartu baitzuen. Errosarioko teknikariak gaztez eta lehen taldean ohiakoak ez direnez beteriko hamaikakoa zelairatu du. Pasa den larunbatean Tottenhamen aurka gertatu zen legez, zurigorriek markagailuan aurreratu ziren, kasu honetan David Lopez buruz egin duen golaren bitartez. Halaz ere, Sestao Riverrek markagailua irauli du Alainen (lehen zatian) eta Daniren (bigarrenean) golen bitartez. Athleticek lan saioa izango du goizean eta ostegunean Valladoliden aurka jokatuko du Burgosen eta ostiralean Arlonagusian Lemonaren kontra.

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar