Es Noticia

Athletic Clubek berdinketa baino ez du erdietsi Valladoliden aurka (2-2)

 

 
Denboraldiaurreko bigarren berdinketa Athleticentzat eta berriro Gaztela-Leongo talde baten aurka eta Bigarren Mailakoa, aurrekoan Numantziaren aurka gertatu zen legez. Oraingo honetan zurigorriek lehen zatian gol biko abantaila lortu dute Toquero eta Iturrasperen golei esker, biak oso politak. Bielsak lehiaketa ofizialari ekingo dion antzeko taldea zelairatu zuen, nazioartekoak kenduta. Partidan De Marcos eskuin eta ezker lateraletan egon zen; Aurtenetxe zentral edo ezker lateralean....  Athleticek aukerarik garbienak izan zituen, baina ez du bigarren zatian asmatu. Gaur ostiralean denboraldiaurreko azken partida jokatuko da Arlonagusian, Lemonaren aurka eta bertan ezohikoenek aukera izango dute.

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar