Es Noticia

Athleticen greba ezinezkoa da

32 años siguiendo la información del Athletic.


 
EFE eta FLP elkarri mokoka daude hitzarmen kolektiboa dela medio, eta azkenean futbolariek grebarako deia egin dute. Horren ondorioz Ligako lehen jardunaldia bertan behera geratu da. Athletici igande honetan Bernabeun Real Madrilen aurka egokitu zitzaion. 
Halaz ere, EFEn ez dira lehen jardunaldia ez jokatzearekin lasai geratzen eta euren afiliatuei asteburuan eta astelehenean entrenamendurik ez egitea eskatu diete. 
 
Aitzitik, Athleticeko jokalariek ez dute beteko kirol arrazoiak direla eta.  Zurigorriek europar etorkizuna kolokan daukate eta ezin dituzte lan saioak albo batera utzi Trabzonsporen aurkako itzulerako partida hurrengo ostegunean Istanbul jokatu behar baitute. Horregatik Athleticek lan saioa bete du ostiral honetan Lezaman eta gauza bera egingo dute igandean. Larunbatean atseden eguna izango dute Marcelo Bielsaren plangintzaren arabera..

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar