Es Noticia

Mikel San Jose: "Beterano batzuk nahiko zirikatzaile dira”

32 años siguiendo la información del Athletic.


 
Jatorra. Mikel San Jose (Iruñea, 1989-05-30) nafar izaeraren ordezkaria da. Bizitzaren gauza arruntak profitatzen ditu eta beti bere sendiaren ondoan dago. Ahal duen bakoitzean Berri Txarrak-en kontzertuetara doa, pilota partidetara, batez ere Olaizola bete faboritoa tartean badabil edota taldekideekin Bilbao Basket ikustera. 
 
Okerren daramana da inguruaren urrun egotea da, Ingalaterran bereziki pairatu zuena, gauza on asko ekarri bazuen ere. “Etxean bezala inon. Bilbon dugun zirimiria, urritik martxora bitartean, hor hiru urtez izan nuen nik” ekarri du gogora. 
 
Athleticen egunerokoa askozaz alaiagoa da. Muniain da aldagelari bizi gehiago ematen duena baieztatu digu,  “beterano batzuk nahiko zirikatzaile diren arren”. Jokoak aldagela baino haratago doaz, sare sozialaren eskutik, “baina ni ez naiz ezertaz enteratzen, herrikoa naiz eta”, barre egiten du nafarrak ElDesmarqueBizkaiari bere aurpegirik naturalena erakutsi eta gero.

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar