Es Noticia

Botilea erdi beterik

Erramun Basaldua

Modu asko dagoz egoerak edo gauzak ikusteko. Bakoitzak bere ikuspuntua dauka eta guztiak dira errespetagarriak. Gauza bera gertatzen da Ernesto Valverderen taldearen denboraldi honetako ibilbidea aztertzeko orduan. Botilea erdi beterik edo erdi hutsik ikusi daiteke, eta ikuspuntu biak argudiatzeko arrazoiak dagoz.

Aukeran, gurago dot alde positiboak nabarmentzea alde negatiboen ganetik. Lau hilabeteko lehiaketaren ostean, Athletic sailkapeneko goialdean dago, Europarako sailkatzeko postuen borrokan buru belarri sartuta. Europa Leaguen, taldeak gainditu egin dau multzoen fasea eta final zortzirenetarako txartelaren bila lehiatuko da Txipreko Apoelen aurka.
Ganera, zuri-gorriek Bartzelonaren aurka baino ez dabe galdu San Mamesen eta Sevilla, Valencia, Reala, Vila-real eta Eibar menderatu ditue Katedralean. Kontuak kontu, Athleticen ibilbidea jarraitzen dauen edonork esango leuke, lehoiak ederto dabilzala denboraldi honetan.
Alde positiboak nabarmentzeak ez dau esan gura begiak zarratzen dotezenik taldeak erakutsitako ahulezien aurrean. Egia da lehoien jokoa ez dala –etxetik kanpo batez be- aurreko urteetako besteko ona, batez be, jokalari garrantzitsu batzuren errendimendua euren mailatik behera dagoalako.
Bost hilabete geratzen dira denboraldia amaitzeko eta taldea bizirik dago lehiaketa guztietan. Garbi dago, zuri-gorriek hobetu egin behar dabela bere jokoa eta seguru nago lortuko dabela. Valverde eta bere jokalariak ez dira gaur iritsi Athleticera. Urteak daroez hemen eta erakutsi deuskue gauza handiak egiteko kapaz dirala. Beraz, konfiantza kontua da. Koadrila honeri kreditu apur bat baino gehiago emon behar jako, merezi dau-eta.
Por Ramón Basaldua, periodista de Bizkaia Irratia. 'Bermiotarra. Itsosora begira jaio nintzan eta itsosora begira bizi nai. Irrati esataria Bizkaia Irratian'. 

@BasalduaRamon

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar