Es Noticia
Leones con tres cojones
  • Mi perfil
  • Salir

Leones con tres cojones

DMQ
Foto autor
Kuitxi

Reportar vídeo

Lengo egunean, hementxe, Portugaleten, kalean gora, kalean behera (batek daki: izan ere, urteak badoazela ere, nere uriko aldapak nereganatzen ez naiz gauza eta)... gorantza, beherantza, nindoala, Angelen denda ondoan, aurrean, aurrez aurre biok, honako albiste mingotsa jakinarazi zidan dendariak: Yeray tiene cáncer"... Zer diozu baina?...

"Minduta omen, azterketa bat egin diote Athleticen medikuek...eta minbizia antzeman diote barrabiletan"... Entzun bezain pronto, onartu behar, derrigorrez, nahitanahiez...
Hala ta guztiz be, ohiko, betiko galdera: Hogeitabat urteko kirolari, futbolari peto petoa, indartsu bezain azkarra, adoretsua, kementsua...apartak!..minbiziduna?...Zergatik?.....
Nolatan?... ¿Por qué?... ¿Por qué?...
Lo escribió Neruda refiriéndose al amor entre Teresa y Joaquín Murieta: "Preguntarle al 'cáncer' es cosa vana; es preguntar cerezas al cerezo"...
Edo eta Saramagok, bere eleberri batean idatzita utzi zuena: "¿Para qué preguntar cuando la respuesta no se espera?" Minbizia euki badauka gure Barakaldoko lehoiak. Baina badira zenbait futbolari Yerayren gaitza pairatu eta, kirofanotik pasatu eta gero, berdegunera  bueltatu zirenak, eta gaur egun osasuna lagun bizi direnak: Penev aurrelaria dela, Molina atezaina dela, eta ezezagunak egiten zaizkigun kirolari zein gizaki 'arruntak' direla...
Athleticen presidentea José María Arrate zela, ondorengo esaldi xelebrea adierazi zuen presidente berak fitxatutako "el francés de Tarifa" ezizenezko zurigorrien entrenatzaileari buruz: "Nos ha caído el Niño Jesús", poz pozik zegoenaren seinale argia...
Oparoa izan zen, zinez, Frantziako selekzioaren erdilari langilearen aroa gurean...
Yerayren minbizia dela medio, Gabonetako egun hauetan, burura datorkit  Luis Fernandezek prentsari esandakoa partidu bat bukatu eta berehala, lehia bikaina, bai horixe. Harro, biziki harro, guztiz harro bere jokalariekin, ahaztu ezinezko opari bat egin zien, hitzaren bidez, prentsa areto hartan zeuden  kazetari orori: "Mis futbolistas son leones, de todos es sabido. Pero 'leones con tres cojones'; si, han oído ustedes bien: LOS JUGADORES DEL ATHLETIC SON LEONES CON TRES COJONES"
Gauzak horrela,  entzun, irakurri, Yeray maitia. Kirofanotik pasatu behar, antza. Jakin badakit. Onartu behar. Medikua ez naizenez, ez dakit zer nolakoa izango den medikuen erabakia. Baina 'testículo' bat kentzea deliberatzen badute zirujanoek, ez kezkatu, ez estutu, ez larritu. Pentsa. Oroitu. Ekarri zure gogora Luis Fernándezen Athleticen jokalariei buruz esandakoa: " LEONES CON TRES COJONES"...
Gertatzen dena gertatzen dela, hemendik gutxira, San Mameseko atzekaldean ikusiko zaitugu. Baloia oinetan. Aduriz aurrekaldean. Zure pasearen zain. Arrancada. Como la que guardo en la retina. Rompes la línea rival con tu ferocidad. Balón al espacio. Asistencia. 'Bakalao' del 'Zorro'...
¿Para qué tres, Yeray, cuando con dos cojones te basta... y te sobra?
URTE BERRI ON, Yeray!
León con dos cojones. Como los leones más fieros de la sabana... de Lezama.
Seguro que 'Cuco', tu valedor, se emocionará hasta el llanto.
Yeray GU gara. Bai. GU gara Yeray.
Por Luis María Pérez, Kuitxi, Futbolista, periodista, montañero, pero sobretodo escritor: cuentos, relatos, cronicas, artículos radiofónicos, literatura de viajes. 

@LuismaPrezGartz

0 comentarios
Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta

Información básica de Protección de Datos:
Responsable de los datos: El Desmarque Portal Deportivo, S.L.
Finalidad: con la que se tratan sus datos personales: gestión de comentarios en el blog.
Derechos que le asisten: podrá acceder, rectificar y suprimir los datos, así como revocar la autorización para el tratamiento de los datos, ejercitar los derechos de limitación, portabilidad, y a no ser objeto de decisiones automatizadas dirigiéndose por escrito a la dirección: legal@eldesmarque.com.
Información adicional: puede consultar la información detallada en el siguiente enlace: https://www-origin.eldesmarque.com/politica-de-privacidad (apartado “Gestión de comentarios en foros y blogs”).

Cancelar

Cargando

Has preferido rechazar las cookies, regístrate para acceder al contenido

El registro permite navegar rechazando el aviso de cookies, pero no implica dejar de recibir publicidad ni acceso a contenido o ventajas exclusivas. Si ya estás registrado, haz click aquí para acceder.

Recuerda que tienes la opción de aceptar las cookies para acceder al contenido sin registrarte